Aug 172013
 

image

Kaixo kuadrilla!!

Hernialdeko argazkiak ikusi nahi dituzue???

Iñaki gure laguna han izan zen argazkiak ateratzen, eta bere webgunean jarri ditu zuen eskura!

www.agerremedia.com  

image

Ah! Eta gogoratu gaur arratsaldeko 18:00etan Arrazolako plazan egongo garela!

Laister arte!

Aug 082013
 

image

Aupa kuadrilla!!

Urtero bezala etxean bezala aritu gara gaur arratsaldean Aiako festetan.

A ze jende pila bildu dena frontoiean! Eguzkia bera ere gerturatu zaigu Poxpolo ta Konpainiaren festara…

Argazkiak ikusgai dituzue dagoeneko gure webgunean.

Gogoratu hurrengo asteko agenda:
– Ondarru (astelehenean)
– Hernialde (ostiralean)
– Arrazola (larunbatean)

Ea animatzen zareten!!!

Mila esker Aia eta ondo bukatu festak!!!

Muxu,muxu,muxu……..

Jul 262013
 

Kaixo,kaixo,kaixo!!
Atzo gauean Billabonako Olaederra kiroldegian egon ginen Oinkari dantza taldearekin ikuskizun eder bat eskeintzen.
1000 pertsonatik gora bildu ziren Oinkariko dantzari gazteenen eta Poxpolo ta Konpainiaren ikuskizunarekin gozatzera.
Mota guztietako dantzak ikusi ahal izan genituen eta baita Poxpolorekin batera prestaturiko koreografia koloretsuak.
Esketx dibertigarriak ere ikusi ahal izan ziren haur zein helduen gozamenerako.
Zuek ere guk bezain ondo pasa izana espero dugu…

LAISTER JARRIKO DITUGU EMANALDIKO ARGAZKIAK GURE WEBGUNEAN!!

Muxu,muxu,muxu…

Apr 082013
 

Poxpolo oporretanPoxpolo Parisen izan dugu oporretan, “o la la Paris” , aste santua hasi aurretik gure bigarren lehiaketa martxan jarri genuen,
marrazki lehiaketa bat egin dugu, bertan Poxpolo oporretan non ibili zen marraztu behar zuten partehartzaileek. Inork ez du imaginatu Poxpolo hain urrutira joango zitzaigunik, baina maleta hartuta bertan izan da Torre Eifel, Notre dame,… bixitatzen.

Parte hartzaile guztien artean, Nagore Aramendi izan da irabazlea eta Poxpolo ta konpainiaren kamixeta eskuratu du.

Gure lehiaketetan parte hartzeko egin zaitezte Facebooken gure lagun eta sariak eskuratzeko aukera bikaina izango duzue.

Beraz badakizu, hurrengo lehiaketan parte har dezazun nahi dugu

Muxu potolo bat kuadrilla

Apr 062013
 

“Poxpolo ta Konpainia”-k badu web-gune berria: www.poxpolotakonpainia.com

Aurrerantzean web-gune honetan izango dituzue taldearekin lotutako albiste eta nobedade guztiak. Horretarako “Berriak” atalean klik egin besterik ez duzue.

Agenda” ere bertan eguneratuko dugu, eta emanaldiz-emanaldi ateratako argazki eta bideoak ere ikusgai izango dituzue “Galeria” atalean.

Gure kamiseta, disko eta DVD-ak bestalde etxetik eta eroso erosi ahal izango dituzu aurrerantzean “Denda” atalean.

Eta jakina, sare sozialei ere eskainiko die tartea “Poxpolo ta Konpainia”-ren web-gune berriak.

Ez ahaztu beraz. Hemendik aurrera: www.poxpolotakonpainia.com

Feb 222013
 

“Poxpolo ta Konpainia”-k ikastetxeetara egokitutako formatu berria prestatu du 2013 honetarako. Betiko esketxak, magia, abestiak eta jolasak eskainiko ditugu; baina neska-mutilen adinaren arabera, ikuskizuna molda genezake.

Prezio egokian Poxpolo zuen ikastetxera joatea nahi izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan.

e-posta: info@poxpolotakonpainia.com

Telefonoa: 652 – 75 60 10

 

 

Feb 222013
 

“Poxpolo ta Konpainia”-k taldearen irudia berritzeko leihaketa antolatu zuen 2012 amaieran. Euskal Herri osoko diseinatzaile eta marrazkilari ugariren lanak jaso ondoren, hauek dira gehien gustatu zaizkigun bi proposamenak

Lehenbiziko marrazkia Aritz Vieites tolosarrarena da; bigarrena berriz, Elene Cid eibartarrarena. Zorionak bioi!!!

Eta jakina, eskerrik asko lanak bidali dizkiguzuen guzti-guztioi.