Jan 292016
 

Kaixo lagunak!

Zer moduz dena? Dagoeneko Iñauteriak prestatzen?

Beno, zuetako asko gure “super” kamixetarik gabe geratu zineten azken emanaldian, eta agindu genizuen bezala berriz ere eskuragarri izango dituzue!! Gainera, nobedade bezala, helduentzako kamixetak ere egin ditugu!

ADI otsailaren 29-rarte bakarrik izango da eta eskaria egiteko aukera!!!

Aukerak hauek dira:

Umeentzako kamixetak  (Prezioa: 10 euro)

umeak

***********************************************************************************************************************

Helduentzako kamixetak (Prezioa: 15 euro)

HelduakBeltza (kolore bakarra)

***********************************************************************************************************************

 “Gero arte, Laister arte!” produktuak ere eskuragarri:

Pack

Eskaria egiteko email bat idatzi behar diguzue zuen eskaria argituz poxpolotk@gmail.com helbidera.

Eskarian honako datu hauek zehaztu behar dira:

  • Izena eta abizena:
  • Helbidea: (eskaria bidali ahal izateko)
  • Telefonoa:
  • Kamixeta modeloa: (heldua neska, heldua mutila edo umea)
  • Kamixeta kolorea:
  • Talla:
  • CD, DVD edo PACKa:

 

 

Zuen ingresoa gure kontu korrontean jasotzen dugunean jarriko ditugu martxan kamixetak. Kamixetak esku artean ditugunean bidaliko dugu eskaria zehaztutako helbidera. Mesedez ingresoaren kontzeptuan zuen Izen Abizenak jarri.

K/K:  2095 5067 11 1073827353

Gogoratu zuen eskaria otsailaren 29a baino lehen egin behar duzuela.

Ez galdu aukera lagunak…hau izango baita Poxpolo ta Konpainiaren produktu berriak eskuratzeko azken aukera!!!

muxu potoloak eta Gora Iñauteriak!! (batez ere Tolosakoak…jiji)

Jan 062016
 

Kaixo lagunak,

Ufa!! Ederra izan zen benetan atzo Leidorren bizitakoa.

Sentimendu pila dauzkagu barnekaldean bueltaka. Pena haundiz itxi dugu teloia, baina era berean zuetako bakoitza han ikusi izanak zauria arintzen laguntzen digu. Horrelakoxea amesten genuen gure azken emanaldia eta egia esan ezin da ezer gehiago eskatu.

D - 302

Eskerrik asko bihotzez gurekin azken momenturarte egoteagatik. Eskerrik asko “Konpainia”-ren parte izan zareten guztioi. Eskerrik asko gure famili, bikote eta lagunei. Eskerrik asko zuri Mokolo. Eskerrik asko bidai honetan esku bat bota diguzuen guztioi. Eta eskerrik asko gurekin, behin edo behin, irriño txiki bat egin duzuen bakoitzari. Zuek gabe ez ginake Poxpolo ta Konpainia izango.

 

*******************************************************************************************

Atzoko emanaldiko argazkiak beti bezala www.agerremedia.com webgunean dituzue iksugai.

*******************************************************************************************

 

Gaurkoa hemen bukatzen da; eta zaila izan arren, ez dugu nahi inongo malkorik. Abesti, txalo eta algara pila egin ditugu denok elkarrekin, eta batzuetan negar malkoren batek edo bestek ere alde egin izan digu. Oroitzapen ederrez beterik aparkatuko dugu gure furgoneta.

Gero arte lagunak, laister arte. Urte guzti hauetan muxuak bihotzez banatu ditugu eta seguru izango dela berriz elkartzeko aukera.

Bitartean… GERO ARTE!!

D - 287

 

Dec 292015
 

Kaixo lagunak!!

Opari pare batekin gatoz:

Batetik, gaurko DVn Elene Arandia lagunak ondorengo lerro eder hauek eskeini dizkigu eta zuekin elkarbanatu nahi ditugu:

Poxpolo ta Konpainia se despide después de veinte años de actuaciones

Poxpolo ta Mokolo

Eta bestetik, Poxpolo ta Konpainiaren azken abestia! BETI ZURE ONDOAN! Mimo haundiz egin dugun abestia izan da eta gure azken CD eta DVDan aurkituko duzue. Ea gustatzen zaizuen!!!

Beti zure ondoan

 

“zure ondoan pozik bizi naiz, hortaz ez dizut agur esan nahi…”

Donostian eta Tolosan ikusiko garelakoan…

muxu potoloak!!!!!

Dec 262015
 

Eguberri on lagunak!!

Iritsi al da Olentzero zuen etxeetara? Ondo portatu al da?

Nola…??? Ez dizuela Poxpolo ta Konpainiaren produktu berririk ekarri?? Ai ama a ze despistea…Errege Magoei abixatu beharko diegu orduan dagoeneko iritsi direla CD, DVD, kamixeta eta gainerako produktu berriak. Ea hauek behintzat ez diren ahazten…

Dakizuenez, pena haundiz, baina Poxpolo ta Konpainiaren agurra iritsi da. Guk gure aldetik gaur bertan emango diogu hasiera Eguberrietako azken bira txiki honi. Hauek dituzue fetxak eta tokiak:

– Abenduak 26 –> ERMUA (Ermua Antzokia), 17:00etan

– Abenduak 27 –> ZUMARRAGA (Zelai Arizti Aretoa), 17:30etan

– Urtarrilak 2 –> DONOSTIA (Antzoki Zaharra), 17:30etan

– Urtarrilak 5 –> TOLOSA (Leidor Aretoa), 10:00etan, 12:00etan eta 16:00etan

2222

Gogoratu Tolosako saioa berezia izango dela eta oraindik 10etako saiorako sarrera batzuk salgai geratzen direla Kutxabank Sarreretan eta Leidorren bertan.

Badituzue sarrerak?? Ez galdu aukera…!!

Emanaldi hauetako batean ikusiko garelakoan, muxutxo bat eta ondo pasa Gabonak!

Dec 022015
 

Adi neska-mutilak!!

Urtarrilaren 5ean Poxpolo ta Konpainiak hirugarren emanaldi bat eskeiniko dugu Tolosan.

Dakizuenez Poxpolo ta Konpainiak 20 urteren ondoren gure furgoneta aparkatzeko ordua iritsi dela erabaki dugu; eta azken festa bezala bi emanaldi genituen antolatuta Tolosako Leidor aretoan. Aurretik programatutako bi emanaldietako sarrerak ordu gutxitan bukatu ziren pasa den larunbatean. Mezu pila bat jaso ditugu sarrerarik gabe geratu zaretela esanez eta hortaz, hirugarren emanaldi bat eskeiniko dugula jakinarazi nahi dizuegu!!!

Hirugarren emanaldi hau urtarrilaren 5ean goizeko 10:00etan izango da, eta sarrerak datorren larunbatean, abenduak 5ean, jarriko dira salgai Kutxanet-en eta Leidorreko leihatilan arratsaldeko 16:00etatik aurrera.

_MG_4054

Poxpolo ta Konpainiaren azken emanaldia!

– Urtarrilaren 5ean 10:00etan –> sarrerak abenduaren 5ean salgai arratsaldeko 16:00etatik aurrera

– Urtarrilaren 5ean 12:00etan –> sarrerak agortuta

– Urtarrilaren 5ean 16:00etan –> sarrerak agortuta

 

Ez geratu oraingoan sarrerarik gabe eta zatozte Poxpolo ta Konpainiaren azken festa honetara!! Goiz-goiz jeiki, ondo gosaldu eta Leidorrera emanaldia ikustera. Lasai, gero izango duzue eta siesta egiteko aukera!

Zuen zain egongo gara…

muxu, muxu, muxuuuuuuuuuuu!

Nov 262015
 

Kaixo lagunak!

20 urte borobil pasa dira lehen aldiz peluka bat jantzi genuenetik. Orduan, gure eskolako festa zela eta emanalditxo bat ematea proposatu ziguten. Gazteak ginen, eta momentu hartan ez genuen sumatzen inondik inora hura bidai luze baten abiapuntua izango zenik.

Euskal Herriko herri, txoko ta bazter guztiak ezagutu ditugu. Gure furgonetak milaka ta milaka kilometro egin ditu eta gure motxilak makina bat lagun, esperientzi eta oroitzapen ederrez bete ditugu. Tartean gure Mokolo joan zaigu eta momentu gogorrak ere bizi izan ditugu.

Baina orain… gure furgoneta aparkatu eta gure bidaia amaitzeko erabakia hartu dugu. Ez da erabaki xamurra izan ta ziur gaude zuentzako askorentzat ere ez dela erraza izango. Bihotzak baietz baina buruak ezetz esaten digu; bizitzak aurrera darrai eta oraintxe taldekide guztiak (etxetik hasita) beste eginbehar batzuk ditugu esku artean. Horregatik pixkanaka itzaltzen joatea baino, nahiago dugu zuen aurrean emanaldi eder batekin pozik eta kontentu bukatu.

Poxpolo, Mokolo ta Konpainia

Errege bezperan (urtarrilak 5ean) egingo dugu Tolosan gure azken emanaldia eta saio bikoitzean izango da: lehenengoa eguerdiko 12:00etan eta bigarrena arratsaldeko 16:00etan. Horrela goiz-goiz bukatu eta denok errege bezperaz gozatu ahal izango dugu.

Sarrerak beti bezala Leidorren bertan eta Kutxanet bidez egongo dira salgai azaroaren 28tik aurrera.

Hala ere egun horretan ezin baduzue etorri… lasai! Eguberrietan beste leku batzuetan ere egongo gara eta. Begiratu gure agenda eta ez huts egin.

Ezin dugu mezu hau zuei guztioi eskerrak eman gabe bukatu. Zuek gabe ez ginake Poxpolo, Mokolo ta Konpainia izango. ESKERRIK ASKO bene-benetan!

Gure azken emanaldietan elkar ikusiko garelakoan…

Muxu potolo bat

Poxpolo ta Konpainia

IMG_3642

May 062015
 
11174262_465892903568960_6492005807813792750_o

Negu gogorra pasa da eta udaberri bero eta goxoa iritsi da.

Poxpolo ta Konpainia ere bueltan da, udaberri eta udarako emanaldiei aurre egiteko gogoz.

Agenda piskanaka emanaldiz betetzen ari da . Bertan ikusi nahi zaituztegu !!

Bestalde DVD berria ere martxan dugu.

Dagoeneko hasi gara irudi, abesti eta esketxak ikuskatzen eta bideo oso oso polita aterako delakoan gaude.

Azkenekoz Leidor DVD a atera genuela urte terdi pasa da eta azken hau ere zuekin konpartitu nahi dugu udazkenerako.

Lan piskat badago oraindik egiteko, baina mereziko du itxaroteak !

Joango gara berri gehiago ematen.

Eskerrikasko eta Segi Hor !!

 

11174262_465892903568960_6492005807813792750_o

 

Nov 172014
 

Kaixo lagunak,

Horrelaxe gabiltza: gelditu gabe!!!

Pasadan astean Bergaran, atzo Ordizian, datorren igandean Aretxabaletan, bi aste barru Zarautz eta Durangon…..

Beraz ez galdu aukera gurekin egoteko. Begiratu gure agenda eta ez hutsik egin!

Ordizia -004

 

 

 

 

 

 

 

Atzoko argazki ederrak ikusi nahi badituzue, sartu www.agerremedia.com webgunean eta gozatu!

Bestalde ez ahaztu dagoeneko sarrerak salgai daudela urtero bezala Eguberrietan Tolosako Leidorren egingo dugun emanaldi berezirako. Aurten urtarrilaren 3an izango dira bi emanaldi: 16:00etan eta 18:00etan. Sarrerak Kutxaneten daude salgai. Animatu!! Sorpresa pila bat izango ditugu aurten ere…

Muxu kuadrilla!!!!

Jul 282014
 

Kaixo lagunak!

oinkari - 402

Zer moduz doa udara? Guk urtero bezala jo ta fuego ekin diegu udako emanaldiei eta atzo aurreko urtean bezala, Billabonako Oinkari Dantza Taldearekin batera emanaldi berezi bat eskeini genuen Santio festetako egitarauaren barruan.

Emanakdi berezia izan zen. Izan ere, gaueko 22:00 etatik aurrera Oinkariko neska mutilak oholtza gainera igo ziren eta dantza ederrak eskeini zituzten. Tartean Poxpolo, Don Martin eta Mariatxiaren esketx barregarriez, eta Elene Arandia abeslariaren ahots ederraz gozatzeko aukera izan zuten han bildutako guztiak.

Beste behin ere ederki pasa genuen eta zuek ere horrela pasa izana espero dugu.

agerremediaBeti bezala Iñaki Lopetegiren www.agerremedia.com webgunean dituzue ikusgai emanaldiko argazkiak.

Ez despistatu eta begiratu gure agenda! Bihar arratsaldeko 18:00etan Donostiako Easo Plazan egongo gara… ANIMATU!

Mila esker Oinkari, mila esker Billabona! Nahi duzuen arte!

Muxuuuuuu

Jun 232014
 

10425130_10152508421064421_4611575778318230977_n

Kaixo kuadrilla!

Puffffff… a ze sentsazio pila! Benetan ederra izan zen atzokoa. Tolosako zezen plaza jendez lepo zegoela  ikusteak egundoko poza eman zigun. Izan ere ikuskizuna aurrera eramatea errezagoa izan zen zuen guztion presentzia eta parte hartzearekin.

Guk ederki pasa genuen… eta zuek? zer moduz? afaltzeko bokatak eraman zenituzten? logureari eutsi al zenioten…? busti behintzat ez zineten busti, e?

Egia esan, jende asko ikusten zen zerura begira: “Aguantatuko al du?”

Alde hortatik gu behintzat lasai geunden, bagenekien etzuela euririk egingo. Horrelakoetan Mokolok beti esku bat botatzen digu eta! Eta horrelaxe izan zen: festa bukatu eta orduntxe hasi ziren lehen tantak.

Udaberri, JonMagic, Txirri Mirri eta Txiribiton, Zirko Italianoko Jackson familia, Gari Montxo eta Joselontxo, Elene Juantxo eta Jon, Zezen plazako lagunak, Juankar eta Neka, Jon Ander eta Isitxo (Molatu), Oierren gelako gurasoak, Xanti (Alki Anoeta), zaparrada azpian jasotzen lagundu zenuten guztiak, eta bide batez atzokoan era batera edo bestera lagundu zenutenak. Denon artean aurrera atera genuen!! Ekintzak antolatu nahi direnean eta horrelako jendearekin lan egiten denean, gauzak errazagoak dira beti.

agerremedia

Beti bezala dagoeneko Iñaki Lopetegiren azgazki ederrak ikusgai dituzue bere webgunean: www.agerremedia.com

 

 

Ondo pasa festak, eta gogoratu udaran zehar berriz ere elkar ikusteko aukera izango dugula herriz-herri eta plazaz-plaza ibiliko baigara! Agenda

Gauza asko esan ditzakegu atzoko emanaldia eta gero. Baina batez ere batekin geratzen gara:

Oier lortuko dugu!!!

 Muxuuuuuuuuuu

May 212014
 

attachment

 

Kaixo lagunak!!

Berri haundi batekin gatoz: Datorren ekainaren 22an ikuskizun berezi bat eskeiniko dugu Tolosako zezen plazan “Oier lortuko dugu!” lelopean.

Benetan ikuskizun berezia izango da. Poxpolo ta Konpainiaz gain, hainbat artista eta gonbidatu berezi izango baiditugu festa paregabe honetan. Besteak beste, Udaberri dantza taldea, Elene Arandia, Zirko Italianoa, Jon Magic magoa, txaranga, kirolariak …

A ze festa,e???

Gainera egun horretan parranda pixka bat egiteko baimena duzue, festa arratsaldeko 20:30etan hasiko baita. Beraz badakizue, ekainaren 22an egin siesta lasai, hartu bokatak eta zatozte Tolosako zezen plazara Oierren aldeko festa berezi honetara!!!

attachment-3

Gaur arratsaldean aurkeztu dugu ekitaldia zezen plazaren erdian eta orain zuen kolaborazioa behar dugu. Izan ere, sarrerekin ateratako guztia Stop Sanfilippo elkartera zuzenduko baita.

Sarreren salmenta larunbatetik aurrera:

– Leidorreko takilan

– Orbela tabernan (Tolosa)

– Ruta 33 tabernan (Alegian)

– Amasa kafetegian (Billabona)

….eta sarreren prezioa….. 5 euro besterik ez!!!

Haur, ume, gazte, aita, ama, aitona, amona… denontzako lekua egongo da zezen plazan. Animatu eta ez geratu sarrerarik gabe.

Zuen zain egongo gara!!!

Muxu pila

attachment-6

May 082014
 

Segi hor - 13

Kaixo lagunak!!

Hementxe dugu dagoeneko gure artean Segi Hor! abestiaren bideoklipa.

2014eko Maiatzaren 3an Poxpolo ta Konpainiaren lokalean grabaturiko bideoklipa aurkezten dizuegu.

Oso polita geratu da!

Bideoa ikusi nahi baduzue sartu youtuben eta bilatu Poxpolo ta Konpainiaren bideoen artean

cclaqueta1

Ea gustatzen zaizuen…

Muxuuuuuuuuuuuuuuuuu

May 042014
 

Kaixo kuadrilla,

Zer moduz zaudete? Aspaldian gure berri izan gabe ezta?

Bai egia da. Azken bolada honetan ez dugu emanaldirik izan. Baina zaudete lasai, udarari begira berriz ere herriz-herri ibiliko baigara.

Bitartean beste gauzatxo batzuk egiteko aprobetxatu dugu. Adibidez atzo goizean grabatu genuen Segi Hor bideoklipa. Eguraldi kaxkarra eduki genuen baina hala ere kuadrilla ederra bildu ginen Poxpolo ta Konpainiaren lokalean kontzertu paregabeaz gozatzera!

Segi hor - 27

Mila esker atzo gure etxera etorri zineten guztioi. A ze poza ematen digun horrelako jarraitzaile sutsuak edukitzeak.

Portzierto, zer moduzkoa zegoen txorizo bokadilloa??

Orain atzo grabatutako irudiak txukundu eta laister edukiko dugu gure artean gure bideoklip berria!!!

Abixatuko dizuegu, baina bitartean gozatu Iñaki Lopetegi lagunak atera zituen argazkiez bere webgunean:

www.agerremedia.com

Muxu pila denontzako ta Segi Hor!!!!

Jan 272014
 

Buon giorno a tutti!!

Zer moduz lagunak??

Zer? Oraindik ez duzula Poxpolo ta Konpainiaren “Pack Fantastikoa” ? Benetan?

20140127_183802

Entzun ondo Giulio italiarrari:

Mamma mia ………………. Come è possibile…???? Ma dove è Don Martino??

Ei Bambini! Hemen daukagu aurtengo “Pack Fantastikoa”. Il nuovo CD + il nuovo DVD (Kantari izeneko diska berria + Leidor izeneko DVD berria).italiano

Belli amici! eta hau dena Tutto Tutto per 20 euro!!! A ze oferta puska!

Attenzione Attenzione…. oraindik gehiago dago eta… gure Pack Fantastikoa erosiz gero sudur gorri bat eta Poxpolo ta Konpainiaren egutegi bat oparituko dizkizugu!!! Mamma miaaaaaaaa!!!!!

20140127_184152

Gure webgunean dituzu eskuragarri. Ez galdu aukera,e??

Tutto tutto per 20 euro…Felicità Felicità!!!

 

 

Arrivederci mua mua muaaaaaaaaaa!

 

Dec 292013
 

Kaixo familia!! Kaixo lagunak!!

Zer moduz pasa zenuten atzo Leidorreko emanaldian??

336

Zuen iritzia jakin nahi dugu… zer da gehien gustatu zitzaizuena? ondo pasa zenuten? zer iruditu abesti berriak?

Guk behintzat ederki pasa genuen. Mimo haundiz prestatu genuen emanaldia; urtero ikuskizun berezi bat egitea gustatzen zaigu zuen aurrean… eta gustora egon izana espero dugu.

Eskerrik asko atzoko bi emanaldietara gerturatu zineten guztiei, eta mila esker ere Udaberri dantza taldeko lagunei, Maider Yabar trapezistari, Leidorreko lagunei, eta gure gertukoei eman zeniguten laguntza guztiarengatik!!

Iñaki Lopetegiren webgunean aurkituko dituzue argazkiak www.agerremedia.com. Ea gustatzen zaizkizuen…

agerremedia

Gogoratu Eguberri hauetan oraindik emanaldi gehiago ditugula Donostian eta Zumarragan. Begiratu agenda eta animatu!!

Muxu pilaaaaa kuadrila. Laister arte!!

Dec 062013
 

Kaixo familia!

Oso pozik gaude!!! Azkenean gure artean ditugu gure produktu berriak. Gure artean dagoeneko diska eta DVD berriak. Eta egia esatea nahi baduzue… oso oso kontentu geratu gara emaitzarekin.

Aurtengo Durangoko Azokan eskuragarri izango dituzue “Juan Carlos Irizar” gure lagunaren stand-ean. Eskatu han bertan “KANTARI” diska berria eta “LEIDOR” izeneko azken DVDa. Eta hasi gozatzen!!!!

IMG-20131206-WA0000

Hala ere Azokatik pasa ezin baduzue, ez larritu… Eguberri hauetan egingo ditugun emanaldietan edukiko ditugu salgai (ikusi agenda). Eta gehiago itxaron ezin baduzue, egin ezazue eskari bat gure webgunearen bidez eta etxera bidaliko dizkizugu!

Muxuak denoi eta laister arte!!!

Dec 012013
 

Ai, Ai, Aiiiiiiiii….

Zer moduz ari zarete aguantatzen azken egun hauetako hotza? Ez ahaztu eskularru, gorro eta bufandak eskolara joateko…e???

Guk gaurkoan plan eder bat proposatu nahi dizuegu datorren asteburu luzerako:

“Circo Italianoa” berriz ere Tolosan izango da abenduaren 6, 7 eta 8an. Eta oraingo honetan gonbidatu berezi batekin…

Poxpolo zirkoan izango da!

Zer moduz moldatuko ote da Poxpolo zirkoan? Trapezioan arituko da? Agian malabarismoak egiten? edota…betiko alprojakeriak egingo ditu?

Tira, dena dela ondo pasatu nahi baduzue ez hutsik egin zirkora hurrengo asteburuan. Ederki pasako duzue!!!

Aiooooooo

IMG_3849

Nov 262013
 

Beno, beno, beno…

Azkenean, por fin! Itxaroten ari zineten bideoklip mundiala iritsi da!

Duela aste batzuk Tolosaldeako Mugikortasunaren Astea zela eta, Poxpolo ta Konpainiak bideoklip baten grabaketa gauzatu genuen Tolosako kaleetan zehar.

Poxpolo Txirrindan

Tolosaldea Garatzeneko egitasmo batek bultzaturik Aire Garbiz bete genituen guztion birikak, toki guztietara kotxez joan beharrik ez dagoela aldarrikatuz.

Eskerrak eman nahi dizkiegu grabaketa lanetan aritu ziren lagun guztiei: kamera, argazkilari, motorista, helikoptero gidari eta postproduktoreei.

Baita ere gure lagun eta gertukoei, goizean goizetik gurekin egoteagatik, bazkari ederrarengatik eta txokolatada ezin hobearengatik!

Eta nola ez…zuei guztioi!!! Zuen bizikleta eta patinekin gure ondoan egoteagatik!!

Gozatu bideokliparekin Poxpolo ta Konpainiaren partez.

Mila muxu eta gogoratu…”aire garbia bidean inoiz ez bakarrik”

(egin klik kameraren gainean)

Imagen-animada-Camara-de-cine-04

AIRE GARBIA

Nov 212013
 

Kaixo lagun;

Asteburu honetan, euriaz gain beste zenbait gauza ere aurkituko dituzu. Gurekin egoteko aukera izango duzu, bai larunbatean baita igandean ere.

010

Larunbatean Zarautzen izango gara arratsaldeko 17:00 Minbiziaren aurkako elkarteak antolaturiko emanaldian eta igandean aldiz Osintxun (Bergara) izango gara arratsaldeko 17:00

Beraz hartu aterkia eta jantzi katiuskak, zure zain izango gara eta!

Ondo izan

 

Oct 282013
 

 

Kaixo lagunak!

Atzo arratsaldean Irunen egin genuen emanaldiko argazkiak prest dituzue dagoeneko Iñaki Lopetegiren webgunean:

agerremedia

www.agerremedia.com

Ederki pasa genuen Minbiziaren Aurkako Elkartearen alde egindako emanaldi berezian. Zuek ere ondo pasa izana espero dugu eta laister berriro ere ikusiko garelakoan gaude.

Jarraitu gure agenda eta ez hutsik egin hurrengo emanaldietan! Zuen zain egongo gara…

Muxu potolo bana!

Oct 072013
 

Kaixo lagunak!!!

A ze giroa izan genuen atzo Tolosan Kilometroetako festan!

Eguraldia lagun, denon artean euskara “Ahora!” ekartzea lortu genuen.

IMG-20131007-WA0000 Gainera sorpresa ederra izan genuen Txirri,Mirri eta Txiribiton lagunekin… azkenean erakutsi zioten MacNagets-i “Pintto Pintto” abestia eta beraiekin abestu genuen Bixkorren kantua!

Eskerrak eman nahi dizkizuegu gure emanaldira gerturatu zineten guztioi…ez duzue imajinatzen ze nolakoa poza ematen duen 1.go Gunea jendez gainezka ikusteak…

Gure lagun Jokin Larrazak hurrengo argazki eder hau bidali digu atzo izan genuen giroaren adibide: ARGAZKIA

Ondo egin al zenuten olatua???

Laister ikusiko gara…

Muxu muxu muxu zuei!!!

Sep 232013
 

Kaixo Kuadrilla!!

Agindu bezala hementxe dituzue larunbatean egin genuen martxaren eta grabaketaren argazkiak.

Sartu hurrengo helbidean eta gozatu argazkiekin: http://www.agerremedia.com/index.php/Poxpolo-ta-konpainia/aire-garbia-2013

agerremedia

Beti bezala eskerrak eman behar dizkiogu Iñaki Lopetegiri egindako lanarengatik.

Eta nola ez, mila esker zuei ere ekimen honetan parte hartzeagatik eta gurekin batera arratsalde zoragarri bat pasatzeagatik!!!!

Segi Poxpolo ta Konpainiarekin ondo pasatzen eta jarraitu bizikletak eta patinak erabiltzen!

Ah! eta gogoratu bideoklipa bukatzen dugunean zuek izango zaretela emaitza ikusten lehendabizikoak.

503

Laister ikusiko gara…

Muxu,muxu,muxu!!

Sep 222013
 

Atzokoa bai egun haundia! 400 pertsona inguru bildu ginen Usabal kiroldegian hasi eta Errotako plazan amaitu zen martxan.

Goizean goizetik hasi zen Poxpolo ta Konpainia “Aire Garbia” izango den bideokliparen grabaketan.

image

Eguraldia lagun, jendetza haundia bildu zen Usabalgo kiroldegian Poxpolo ta Konpainiarekin bizikletan zein patinetan bueltaxka bat emateko asmoz.

image

Ibilbideak bideokliparentzako irudiak hartzeko ere balio izan zuen, baina azken finean helburu nagusia, toki guztietara kotxez joan beharrik ez dagoela aldarrikatzea izan zen!

image

“…aire garbia bidean inoiz ez bakarrik…”  zioen abestiak eta ozen entzun ahal izan zen Errota atzeko plazan. Txokolate pixkat madalenaz lagundurik eta pozik bueltatu ginen denok gure etxeetara.

Mila esker bihotz-bihotzez atzo gerturatu zineten guztioi!
Bihartik aurrera izango ditugu prest argazki guztiak gure web orrialdean.

Muxu potolo bana!!!!!

Aug 262013
 

image

Kaixo!
Zer moduz oporrak?? Bukatzen ari dira??
Tira, Twitterren kontu bat ireki dugula esan nahi dizuegu…
Beraz Facebooken eta Twitterren jarraitu gaitzakezue eta gure gora-behera guztien berri izango duzue.

Gure kontua “@poxpolotk” da. Ea bilatzen gaituzuen…zuen mezuak jaso nahi ditugu!!

Muxu denei!