Dec 292015
 

Kaixo lagunak!!

Opari pare batekin gatoz:

Batetik, gaurko DVn Elene Arandia lagunak ondorengo lerro eder hauek eskeini dizkigu eta zuekin elkarbanatu nahi ditugu:

Poxpolo ta Konpainia se despide después de veinte años de actuaciones

Poxpolo ta Mokolo

Eta bestetik, Poxpolo ta Konpainiaren azken abestia! BETI ZURE ONDOAN! Mimo haundiz egin dugun abestia izan da eta gure azken CD eta DVDan aurkituko duzue. Ea gustatzen zaizuen!!!

Beti zure ondoan

 

“zure ondoan pozik bizi naiz, hortaz ez dizut agur esan nahi…”

Donostian eta Tolosan ikusiko garelakoan…

muxu potoloak!!!!!

Dec 262015
 

Eguberri on lagunak!!

Iritsi al da Olentzero zuen etxeetara? Ondo portatu al da?

Nola…??? Ez dizuela Poxpolo ta Konpainiaren produktu berririk ekarri?? Ai ama a ze despistea…Errege Magoei abixatu beharko diegu orduan dagoeneko iritsi direla CD, DVD, kamixeta eta gainerako produktu berriak. Ea hauek behintzat ez diren ahazten…

Dakizuenez, pena haundiz, baina Poxpolo ta Konpainiaren agurra iritsi da. Guk gure aldetik gaur bertan emango diogu hasiera Eguberrietako azken bira txiki honi. Hauek dituzue fetxak eta tokiak:

– Abenduak 26 –> ERMUA (Ermua Antzokia), 17:00etan

– Abenduak 27 –> ZUMARRAGA (Zelai Arizti Aretoa), 17:30etan

– Urtarrilak 2 –> DONOSTIA (Antzoki Zaharra), 17:30etan

– Urtarrilak 5 –> TOLOSA (Leidor Aretoa), 10:00etan, 12:00etan eta 16:00etan

2222

Gogoratu Tolosako saioa berezia izango dela eta oraindik 10etako saiorako sarrera batzuk salgai geratzen direla Kutxabank Sarreretan eta Leidorren bertan.

Badituzue sarrerak?? Ez galdu aukera…!!

Emanaldi hauetako batean ikusiko garelakoan, muxutxo bat eta ondo pasa Gabonak!

Dec 022015
 

Adi neska-mutilak!!

Urtarrilaren 5ean Poxpolo ta Konpainiak hirugarren emanaldi bat eskeiniko dugu Tolosan.

Dakizuenez Poxpolo ta Konpainiak 20 urteren ondoren gure furgoneta aparkatzeko ordua iritsi dela erabaki dugu; eta azken festa bezala bi emanaldi genituen antolatuta Tolosako Leidor aretoan. Aurretik programatutako bi emanaldietako sarrerak ordu gutxitan bukatu ziren pasa den larunbatean. Mezu pila bat jaso ditugu sarrerarik gabe geratu zaretela esanez eta hortaz, hirugarren emanaldi bat eskeiniko dugula jakinarazi nahi dizuegu!!!

Hirugarren emanaldi hau urtarrilaren 5ean goizeko 10:00etan izango da, eta sarrerak datorren larunbatean, abenduak 5ean, jarriko dira salgai Kutxanet-en eta Leidorreko leihatilan arratsaldeko 16:00etatik aurrera.

_MG_4054

Poxpolo ta Konpainiaren azken emanaldia!

– Urtarrilaren 5ean 10:00etan –> sarrerak abenduaren 5ean salgai arratsaldeko 16:00etatik aurrera

– Urtarrilaren 5ean 12:00etan –> sarrerak agortuta

– Urtarrilaren 5ean 16:00etan –> sarrerak agortuta

 

Ez geratu oraingoan sarrerarik gabe eta zatozte Poxpolo ta Konpainiaren azken festa honetara!! Goiz-goiz jeiki, ondo gosaldu eta Leidorrera emanaldia ikustera. Lasai, gero izango duzue eta siesta egiteko aukera!

Zuen zain egongo gara…

muxu, muxu, muxuuuuuuuuuuu!