Jul 282014
 

Kaixo lagunak!

oinkari - 402

Zer moduz doa udara? Guk urtero bezala jo ta fuego ekin diegu udako emanaldiei eta atzo aurreko urtean bezala, Billabonako Oinkari Dantza Taldearekin batera emanaldi berezi bat eskeini genuen Santio festetako egitarauaren barruan.

Emanakdi berezia izan zen. Izan ere, gaueko 22:00 etatik aurrera Oinkariko neska mutilak oholtza gainera igo ziren eta dantza ederrak eskeini zituzten. Tartean Poxpolo, Don Martin eta Mariatxiaren esketx barregarriez, eta Elene Arandia abeslariaren ahots ederraz gozatzeko aukera izan zuten han bildutako guztiak.

Beste behin ere ederki pasa genuen eta zuek ere horrela pasa izana espero dugu.

agerremediaBeti bezala IƱaki Lopetegiren www.agerremedia.com webgunean dituzue ikusgai emanaldiko argazkiak.

Ez despistatu eta begiratu gure agenda! Bihar arratsaldeko 18:00etan Donostiako Easo Plazan egongo gara… ANIMATU!

Mila esker Oinkari, mila esker Billabona! Nahi duzuen arte!

Muxuuuuuu

 Leave a Reply

(beharrezkoa)

(beharrezkoa)