Jun 232014
 

10425130_10152508421064421_4611575778318230977_n

Kaixo kuadrilla!

Puffffff… a ze sentsazio pila! Benetan ederra izan zen atzokoa. Tolosako zezen plaza jendez lepo zegoela  ikusteak egundoko poza eman zigun. Izan ere ikuskizuna aurrera eramatea errezagoa izan zen zuen guztion presentzia eta parte hartzearekin.

Guk ederki pasa genuen… eta zuek? zer moduz? afaltzeko bokatak eraman zenituzten? logureari eutsi al zenioten…? busti behintzat ez zineten busti, e?

Egia esan, jende asko ikusten zen zerura begira: “Aguantatuko al du?”

Alde hortatik gu behintzat lasai geunden, bagenekien etzuela euririk egingo. Horrelakoetan Mokolok beti esku bat botatzen digu eta! Eta horrelaxe izan zen: festa bukatu eta orduntxe hasi ziren lehen tantak.

Udaberri, JonMagic, Txirri Mirri eta Txiribiton, Zirko Italianoko Jackson familia, Gari Montxo eta Joselontxo, Elene Juantxo eta Jon, Zezen plazako lagunak, Juankar eta Neka, Jon Ander eta Isitxo (Molatu), Oierren gelako gurasoak, Xanti (Alki Anoeta), zaparrada azpian jasotzen lagundu zenuten guztiak, eta bide batez atzokoan era batera edo bestera lagundu zenutenak. Denon artean aurrera atera genuen!! Ekintzak antolatu nahi direnean eta horrelako jendearekin lan egiten denean, gauzak errazagoak dira beti.

agerremedia

Beti bezala dagoeneko Iñaki Lopetegiren azgazki ederrak ikusgai dituzue bere webgunean: www.agerremedia.com

 

 

Ondo pasa festak, eta gogoratu udaran zehar berriz ere elkar ikusteko aukera izango dugula herriz-herri eta plazaz-plaza ibiliko baigara! Agenda

Gauza asko esan ditzakegu atzoko emanaldia eta gero. Baina batez ere batekin geratzen gara:

Oier lortuko dugu!!!

 Muxuuuuuuuuuu