May 042014
 

Kaixo kuadrilla,

Zer moduz zaudete? Aspaldian gure berri izan gabe ezta?

Bai egia da. Azken bolada honetan ez dugu emanaldirik izan. Baina zaudete lasai, udarari begira berriz ere herriz-herri ibiliko baigara.

Bitartean beste gauzatxo batzuk egiteko aprobetxatu dugu. Adibidez atzo goizean grabatu genuen Segi Hor bideoklipa. Eguraldi kaxkarra eduki genuen baina hala ere kuadrilla ederra bildu ginen Poxpolo ta Konpainiaren lokalean kontzertu paregabeaz gozatzera!

Segi hor - 27

Mila esker atzo gure etxera etorri zineten guztioi. A ze poza ematen digun horrelako jarraitzaile sutsuak edukitzeak.

Portzierto, zer moduzkoa zegoen txorizo bokadilloa??

Orain atzo grabatutako irudiak txukundu eta laister edukiko dugu gure artean gure bideoklip berria!!!

Abixatuko dizuegu, baina bitartean gozatu IƱaki Lopetegi lagunak atera zituen argazkiez bere webgunean:

www.agerremedia.com

Muxu pila denontzako ta Segi Hor!!!!

 Leave a Reply

(beharrezkoa)

(beharrezkoa)