Dec 292013
 

Kaixo familia!! Kaixo lagunak!!

Zer moduz pasa zenuten atzo Leidorreko emanaldian??

336

Zuen iritzia jakin nahi dugu… zer da gehien gustatu zitzaizuena? ondo pasa zenuten? zer iruditu abesti berriak?

Guk behintzat ederki pasa genuen. Mimo haundiz prestatu genuen emanaldia; urtero ikuskizun berezi bat egitea gustatzen zaigu zuen aurrean… eta gustora egon izana espero dugu.

Eskerrik asko atzoko bi emanaldietara gerturatu zineten guztiei, eta mila esker ere Udaberri dantza taldeko lagunei, Maider Yabar trapezistari, Leidorreko lagunei, eta gure gertukoei eman zeniguten laguntza guztiarengatik!!

Iñaki Lopetegiren webgunean aurkituko dituzue argazkiak www.agerremedia.com. Ea gustatzen zaizkizuen…

agerremedia

Gogoratu Eguberri hauetan oraindik emanaldi gehiago ditugula Donostian eta Zumarragan. Begiratu agenda eta animatu!!

Muxu pilaaaaa kuadrila. Laister arte!!

  5 Responses to “Leidorreko emanaldia”

  1. Kaixo!

    ZORIONAK larunbateko ikuskizunarengatik. 2 urteko alabatxoarekin joan nintzen Leidorrera eta harri eta zur geratu zen/ginen. Primeran pasa genuen. Abestiak, “sketxak”, trapezistak, publikoaren partehartzea musika taldea osatuaz (a ze parrak….), inprobisazioa akats txikien ondoren (“batería entxufatuta al dago??”), eta zuen esfortzua ikaragarria. “Don Martino-ren” sarrera ere orijnala. “Konpetentziaren” “bizipoza” emanaldia eta zuena ikusi ondoren, zuenarekin geratzen naiz. Naturalagoak zeate…Horixe komentatzen nuen beste lagun batekin.

    Segi horrela eta ez galdu duzuen umore hori. Kopiaezina da…

    Zorionak denei, bereziki Iker-i.

    Asier.

  2. Kaixo Asier,
    Hau da hau piropo pila…
    Egia esan gustora entzuten ditugu horrelako gauzak, eta zuek ere gustora egon zinatela jakiteak pozten gaitu.
    Beste emanaldiren batean ikusiko garelakoan,
    Eskerrik asko bihotzez eta segi hor!!!

  3. gaia handia
    shoubra ingeniaritza fakultatean
    http://www.feng.bu.edu.eg

  4. ondo pasa vaina ze pasatzen da lukasekin, zergatik ez duzu egiten berriz run run, gainera

    poxpolo ez da lenau bezain parregarria, ai mokolo ere faltan gauzak asko aldatu dira eta pena

    ematen dit

 Leave a Reply

(beharrezkoa)

(beharrezkoa)