Sep 222013
 

Atzokoa bai egun haundia! 400 pertsona inguru bildu ginen Usabal kiroldegian hasi eta Errotako plazan amaitu zen martxan.

Goizean goizetik hasi zen Poxpolo ta Konpainia “Aire Garbia” izango den bideokliparen grabaketan.

image

Eguraldia lagun, jendetza haundia bildu zen Usabalgo kiroldegian Poxpolo ta Konpainiarekin bizikletan zein patinetan bueltaxka bat emateko asmoz.

image

Ibilbideak bideokliparentzako irudiak hartzeko ere balio izan zuen, baina azken finean helburu nagusia, toki guztietara kotxez joan beharrik ez dagoela aldarrikatzea izan zen!

image

“…aire garbia bidean inoiz ez bakarrik…”  zioen abestiak eta ozen entzun ahal izan zen Errota atzeko plazan. Txokolate pixkat madalenaz lagundurik eta pozik bueltatu ginen denok gure etxeetara.

Mila esker bihotz-bihotzez atzo gerturatu zineten guztioi!
Bihartik aurrera izango ditugu prest argazki guztiak gure web orrialdean.

Muxu potolo bana!!!!!

 Leave a Reply

(beharrezkoa)

(beharrezkoa)