Sep 232013
 

Kaixo Kuadrilla!!

Agindu bezala hementxe dituzue larunbatean egin genuen martxaren eta grabaketaren argazkiak.

Sartu hurrengo helbidean eta gozatu argazkiekin: http://www.agerremedia.com/index.php/Poxpolo-ta-konpainia/aire-garbia-2013

agerremedia

Beti bezala eskerrak eman behar dizkiogu Iñaki Lopetegiri egindako lanarengatik.

Eta nola ez, mila esker zuei ere ekimen honetan parte hartzeagatik eta gurekin batera arratsalde zoragarri bat pasatzeagatik!!!!

Segi Poxpolo ta Konpainiarekin ondo pasatzen eta jarraitu bizikletak eta patinak erabiltzen!

Ah! eta gogoratu bideoklipa bukatzen dugunean zuek izango zaretela emaitza ikusten lehendabizikoak.

503

Laister ikusiko gara…

Muxu,muxu,muxu!!

Sep 222013
 

Atzokoa bai egun haundia! 400 pertsona inguru bildu ginen Usabal kiroldegian hasi eta Errotako plazan amaitu zen martxan.

Goizean goizetik hasi zen Poxpolo ta Konpainia “Aire Garbia” izango den bideokliparen grabaketan.

image

Eguraldia lagun, jendetza haundia bildu zen Usabalgo kiroldegian Poxpolo ta Konpainiarekin bizikletan zein patinetan bueltaxka bat emateko asmoz.

image

Ibilbideak bideokliparentzako irudiak hartzeko ere balio izan zuen, baina azken finean helburu nagusia, toki guztietara kotxez joan beharrik ez dagoela aldarrikatzea izan zen!

image

“…aire garbia bidean inoiz ez bakarrik…”  zioen abestiak eta ozen entzun ahal izan zen Errota atzeko plazan. Txokolate pixkat madalenaz lagundurik eta pozik bueltatu ginen denok gure etxeetara.

Mila esker bihotz-bihotzez atzo gerturatu zineten guztioi!
Bihartik aurrera izango ditugu prest argazki guztiak gure web orrialdean.

Muxu potolo bana!!!!!