Jul 262013
 

Kaixo,kaixo,kaixo!!
Atzo gauean Billabonako Olaederra kiroldegian egon ginen Oinkari dantza taldearekin ikuskizun eder bat eskeintzen.
1000 pertsonatik gora bildu ziren Oinkariko dantzari gazteenen eta Poxpolo ta Konpainiaren ikuskizunarekin gozatzera.
Mota guztietako dantzak ikusi ahal izan genituen eta baita Poxpolorekin batera prestaturiko koreografia koloretsuak.
Esketx dibertigarriak ere ikusi ahal izan ziren haur zein helduen gozamenerako.
Zuek ere guk bezain ondo pasa izana espero dugu…

LAISTER JARRIKO DITUGU EMANALDIKO ARGAZKIAK GURE WEBGUNEAN!!

Muxu,muxu,muxu…