Apr 082013
 

Poxpolo oporretanPoxpolo Parisen izan dugu oporretan, “o la la Paris” , aste santua hasi aurretik gure bigarren lehiaketa martxan jarri genuen,
marrazki lehiaketa bat egin dugu, bertan Poxpolo oporretan non ibili zen marraztu behar zuten partehartzaileek. Inork ez du imaginatu Poxpolo hain urrutira joango zitzaigunik, baina maleta hartuta bertan izan da Torre Eifel, Notre dame,… bixitatzen.

Parte hartzaile guztien artean, Nagore Aramendi izan da irabazlea eta Poxpolo ta konpainiaren kamixeta eskuratu du.

Gure lehiaketetan parte hartzeko egin zaitezte Facebooken gure lagun eta sariak eskuratzeko aukera bikaina izango duzue.

Beraz badakizu, hurrengo lehiaketan parte har dezazun nahi dugu

Muxu potolo bat kuadrilla

 Leave a Reply

(beharrezkoa)

(beharrezkoa)