Apr 082013
 

Poxpolo oporretanPoxpolo Parisen izan dugu oporretan, “o la la Paris” , aste santua hasi aurretik gure bigarren lehiaketa martxan jarri genuen,
marrazki lehiaketa bat egin dugu, bertan Poxpolo oporretan non ibili zen marraztu behar zuten partehartzaileek. Inork ez du imaginatu Poxpolo hain urrutira joango zitzaigunik, baina maleta hartuta bertan izan da Torre Eifel, Notre dame,… bixitatzen.

Parte hartzaile guztien artean, Nagore Aramendi izan da irabazlea eta Poxpolo ta konpainiaren kamixeta eskuratu du.

Gure lehiaketetan parte hartzeko egin zaitezte Facebooken gure lagun eta sariak eskuratzeko aukera bikaina izango duzue.

Beraz badakizu, hurrengo lehiaketan parte har dezazun nahi dugu

Muxu potolo bat kuadrilla

Apr 062013
 

“Poxpolo ta Konpainia”-k badu web-gune berria: www.poxpolotakonpainia.com

Aurrerantzean web-gune honetan izango dituzue taldearekin lotutako albiste eta nobedade guztiak. Horretarako “Berriak” atalean klik egin besterik ez duzue.

Agenda” ere bertan eguneratuko dugu, eta emanaldiz-emanaldi ateratako argazki eta bideoak ere ikusgai izango dituzue “Galeria” atalean.

Gure kamiseta, disko eta DVD-ak bestalde etxetik eta eroso erosi ahal izango dituzu aurrerantzean “Denda” atalean.

Eta jakina, sare sozialei ere eskainiko die tartea “Poxpolo ta Konpainia”-ren web-gune berriak.

Ez ahaztu beraz. Hemendik aurrera: www.poxpolotakonpainia.com